Mostrando entradas con la etiqueta matematika. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta matematika. Mostrar todas las entradas

viernes, 2 de enero de 2015

Childtopia. Umeak ikasteko eta jolasteko web orria.

Gaur aurkeztuko dudana ez da ez da berez bideojoko bat, joko asko dituen web orri bat baino.
Web orri honetan umeek hainbat jokoren artean aukeratu dezakete denbora pasatzeko eta jolasten dauden aldi berean ikasi ahal izateko. Gainera Childtopia web orria euskaraz ere jar daiteke.
Esan dezaket jolas hauek lehen hezkuntzako lehen mailatik laugarren mailarako umeentzako oso ona dela, bertako marrazki eta jokoak haiei oso deigarriak egingo baitzaizkie, baina ez hainbeste nagusiagoak diren umeei.
Childtopiak gai asko jorratzen ditu jokoen bidez, eta hainbat gaitasun sustatzen ere: matematikak, gaztelania, kontzentrazioa...
Web orri honen jokoen artean deigarriena pertsonaiak aurkitzeko bat da:

Beti bezala hemen uzten dut web orria: Childtopia

miércoles, 31 de diciembre de 2014

DragonBox. Matematika konplexuagoak ikasteko tresna.

Azkenengo sarreran matematika sinpleak ikasteko bideojoko bat erakutsi nuen, eta gaur horrekin batera erabili daitekeen matematika konplexuagoak ikasteko bideojoko bat aurkeztuko dut.

Joko honekin umeek aljebra ikasi ahalko dute konturatu gabe ondo pasatzen duten bitartean. 
Joko hau bi maila ezberdintzen ditu, alde batetik DragonBox +5 eta bestetik DragonBox +12, hauek adin tarteak banatzen dituzte.

Joko honi buruz gehiago jakiteko bere web orrira joan zaitezke: DragonBox



lunes, 29 de diciembre de 2014

The Counting Kingdom. Gehitzen eta kentzen ikasteko bideojokoa.

The Counting Kingdom, Little Worlds Interactive bideojoko bideojoko-garatzailea sortutako joko didaktikoa da. Bideojoko honetan protagonista azti matematiko boteretsu bat da, eta zenbakizko munstroak akabatu behar dituzu.
Munstroak akabatzeko matematikak erabili behar dira, gehiketak eta kenketak eginez munstroak desagertzea lor dezakezu.



Hemen uzten dut jokoa erosteko web-orria: Counting kingdom. Bertan jokoari buruzko hainbat gauza gehiago jakin ahalko dezakezu.