Mostrando entradas con la etiqueta irudia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta irudia. Mostrar todas las entradas

lunes, 5 de enero de 2015

"¿Badira erabilgarriak bideojokoak hezkuntzan?" Eduardo Punset-en gogoeta.

Gaurkoan artikulu bat aurkeztuko dut, bertan Eduardo Punset-en bideojokoei buruzko iritzia agertzen da. Esan behar dut hemen agertzeagatik jakin behar duzuela ados nagoela bere iritziarekin.

Hemen uzten dut iritzia irakurtzeko linka: Punset

domingo, 4 de enero de 2015

Influent. Hizkuntzak ikasteko bideojokoa.

Influent bideojoko berri bat da, hemen erakutsi ditudan besteak bezala ez dago konpainia handi batez eginda, talde txiki batez baizik.
Bideojoko honetan mutil bat kontrolatzen duzue bere etxearen barruan. Bertan gela guztietan sar zaitezke eta etxean dagoen edozeren izena ikus dezakezu klik eginez, logikoa denez izen hori zeuk hautatutako hizkuntzan egongo da beste guztia bezala.
Honetaz aparte hainbat gauza agerrarazi ditzakezu jokatzean, baina horretaz ez dut hitz egingo bakoitza ikusi behar baitu bere esfortzuarekin.
Influent hizkuntz ezberdin asko ikasteko baliabidea bada ere bere menuak ez daude gaztelaniaz oraindik baina denbora gutxian egongo dira. Orain arte hamahiru hizkuntza atera dituzte erabilgarri, baina beti daude bideojokoan lan egiten eta aldiro hizkuntza berriak ateratzen dira.

Bideojokoa erosi edo horri buruz gehiago jakin nahi duenarentzako hemen uzten dut bere web orria beti bezala: Influent

viernes, 2 de enero de 2015

Childtopia. Umeak ikasteko eta jolasteko web orria.

Gaur aurkeztuko dudana ez da ez da berez bideojoko bat, joko asko dituen web orri bat baino.
Web orri honetan umeek hainbat jokoren artean aukeratu dezakete denbora pasatzeko eta jolasten dauden aldi berean ikasi ahal izateko. Gainera Childtopia web orria euskaraz ere jar daiteke.
Esan dezaket jolas hauek lehen hezkuntzako lehen mailatik laugarren mailarako umeentzako oso ona dela, bertako marrazki eta jokoak haiei oso deigarriak egingo baitzaizkie, baina ez hainbeste nagusiagoak diren umeei.
Childtopiak gai asko jorratzen ditu jokoen bidez, eta hainbat gaitasun sustatzen ere: matematikak, gaztelania, kontzentrazioa...
Web orri honen jokoen artean deigarriena pertsonaiak aurkitzeko bat da:

Beti bezala hemen uzten dut web orria: Childtopia

miércoles, 31 de diciembre de 2014

DragonBox. Matematika konplexuagoak ikasteko tresna.

Azkenengo sarreran matematika sinpleak ikasteko bideojoko bat erakutsi nuen, eta gaur horrekin batera erabili daitekeen matematika konplexuagoak ikasteko bideojoko bat aurkeztuko dut.

Joko honekin umeek aljebra ikasi ahalko dute konturatu gabe ondo pasatzen duten bitartean. 
Joko hau bi maila ezberdintzen ditu, alde batetik DragonBox +5 eta bestetik DragonBox +12, hauek adin tarteak banatzen dituzte.

Joko honi buruz gehiago jakiteko bere web orrira joan zaitezke: DragonBox



lunes, 29 de diciembre de 2014

The Counting Kingdom. Gehitzen eta kentzen ikasteko bideojokoa.

The Counting Kingdom, Little Worlds Interactive bideojoko bideojoko-garatzailea sortutako joko didaktikoa da. Bideojoko honetan protagonista azti matematiko boteretsu bat da, eta zenbakizko munstroak akabatu behar dituzu.
Munstroak akabatzeko matematikak erabili behar dira, gehiketak eta kenketak eginez munstroak desagertzea lor dezakezu.



Hemen uzten dut jokoa erosteko web-orria: Counting kingdom. Bertan jokoari buruzko hainbat gauza gehiago jakin ahalko dezakezu.


lunes, 1 de diciembre de 2014

Minecraft joku famatua ikasteko tresna giza erabiltzen da

Estocolmon, Viktor Rydberg institutua nahitaezko kurtso bat ezarri zuen 13 urteko neska-mutilentzat. Kurtso honetan ikasleak helburu lorpena, etorkisunaren prestaketa eta beste hainbat gauza ikasten dute kurtso honen bidez. Honetarako Minekraft-en MinecraftEdu bertsioa erabili dute, hau ikaskuntzarako bertsio ofiziala da eta irakaskuntza zentruei deskontu handia egiten zaie.

MinecraftEdu-ren garapena Minecraften eta TeacherGaming joko garapeneko konpainiari esker lortu egin da.

Hemen uzten dut berriaren linka: LevelUp

Hemen MinecraftEdu-ren web orria uzten dut: MinecraftEdu

Hemen TeacherGaming-en web orria uzten dut: TeacherGaming