domingo, 4 de enero de 2015

Influent. Hizkuntzak ikasteko bideojokoa.

Influent bideojoko berri bat da, hemen erakutsi ditudan besteak bezala ez dago konpainia handi batez eginda, talde txiki batez baizik.
Bideojoko honetan mutil bat kontrolatzen duzue bere etxearen barruan. Bertan gela guztietan sar zaitezke eta etxean dagoen edozeren izena ikus dezakezu klik eginez, logikoa denez izen hori zeuk hautatutako hizkuntzan egongo da beste guztia bezala.
Honetaz aparte hainbat gauza agerrarazi ditzakezu jokatzean, baina horretaz ez dut hitz egingo bakoitza ikusi behar baitu bere esfortzuarekin.
Influent hizkuntz ezberdin asko ikasteko baliabidea bada ere bere menuak ez daude gaztelaniaz oraindik baina denbora gutxian egongo dira. Orain arte hamahiru hizkuntza atera dituzte erabilgarri, baina beti daude bideojokoan lan egiten eta aldiro hizkuntza berriak ateratzen dira.

Bideojokoa erosi edo horri buruz gehiago jakin nahi duenarentzako hemen uzten dut bere web orria beti bezala: Influent

No hay comentarios:

Publicar un comentario