Teoriako Astekaria

2014/10/16

Irakasgaiaren lehenengo eguna izan da gaur. Klase hasieran azaldu digu nola klaseko lanak blog batekin kudeatuko ditugun, hau da blogera igoko ditugula e-gelara baino. Klase amaieran pare bat gauza egin ditugu, alde batetik erlajazio ariketa bat eta beztetik marrazki bat. Ez dut ulertu zertarako balio izan duen marrazki hori egitea, baina interesgarria iruditu zait atera zaidana.

2014/10/30

Gaur Maria Acasorena bideo bat ikusi dugu klasean, bideoa "Visiones disruptivas de la educación" deitzen da. Gero, pasadan eguneko erlaxazio ariketa egin dugu eta bitartean irakaslea zerbait irakurri digu. klase amaieran lauko taldetan banatu gara lan bat egiteko eta taldearen rolak banatu ditugu:

Ander Gastesi: Antolakuntza arduraduna.

Ane Goienetxe:  Harremanetarako arduraduna.

Josu Hernaez: Idazkaria.

Xabier Ibarrondo: Argazkigintza eta komunikazio arduraduna.

Gaur ikusitako bideoari dagokionez nik ere uste dut gaurko irakaskuntza zahartuta dagoela. Klase amaiera ez da oso ona izan, izan ere jendea ez zekien ondo zer eta nola egin.

Gure taldeari tokatu zaion lana oso interesgarria iruditzen zait, gainera praktiketan egiten ari naizen blogean zerikusia daukan gai bat ari naiz lantzen, bideojokoak irakaskuntzan.


2014/11/13

Klase honetan bost talderen aurkezpenak egin dira. Monotono zamarra egin zait guztiak gauza beraz edo ia berdinei buruz hitz egiten zutelako, baina egon da talde bat aurkezpen dinamikoagoa egin duena musika erabiliz eta hori oso egokia iruditu zait gure arreta mantentzeko.


Gaurko aurkezpenak ikusi ondoren esan dezaket nahiz eta unibertsitatean egon eta bigarren mailan egon ia ez dagoela inor ohituta aurkezpenak egitera. 

2014/11/20

Gaurko klasean nire taldearen aurkezpena egin dugu. Uste dut ondo egin dugula, baina baita ere uste dut pixka bat luzatu naizela nire zatian. 

Gero egon diren aurkezpenen metodoa gustatu zait, haiek grabaturiko bideoekin egin dute aurkezpena. Baina nire ustez aurkezpen batean ezin duzu guzti-guztia egin bideoekin, zeuk ere hitz egin behar duzu momentuan bestela ez baita aurkezpen bat.

2014/11/27

Gaur azken taldeen aurkezpenak egin dira klasean. 

Konturatu naiz nola gero eta talde gehiago joan diren ohiko aurkezpenetatik aldentzen diren, batzuk bideoak jarriz eta beste batzuk aurkezpen automatikoak erabiliz.

Asko egon naiz pentsatzen esandako bideoei buruz, eta nire ustez ez da era on bat aurkezpen bat egiteko. Nire aburuz ez du inporta bideoaren kalitatea, aurkezpen bat momentuan egiten da eta hau horrela da pantailan jarrikoa aurkeztutakoa delako eta bertan bideo bat badago pentsatu beharko litzateke aurkezten ari dena bideoa dela.


2014/12/11
Gaur bi gauza garrantzitsu egin dira klasean. Alde batetik bloga amaitzeko argibide batzuk eman dizkigu irakasleak eta bestetik dokumentatzaileek haien lana aurkeztu dute.

Jakinda geneukan dokumentatzaileak egin behar zuten lana eta baten baino gehiagotan bidali diegu gauza bat edo bi, baina ez nekiena haien lana nola kudeatzen zuten eta nolako aurkezpena egingo zuten zen. 

2014/12/18

Gaur irakasgai honetako atal teorikoaren azkenengo klasea izan dugu, honetan azken aurkezpen bat egin du dokumentatzaileen azken taldea eta gero bideo batzuk ikusi ditugu.


Amaitzeko astekari honekin esan nahi dut ez asko gustatu zaidala blog hau irekitzea eta honetan lan egoten izatea. Oso ideia interesgarri bat otu zait blog honi ezker karrera amaitzerakoan egin beharko dudan lan batentzako, ez dakit erabiliko dudan ala ez denbora asko falta baita horretarako baina ideia edukitzeak oso pozgarria izan da niretzako.






No hay comentarios:

Publicar un comentario