Astekaria

Hau IKT-ko klaseen astekaria izango da. Hemen klase bakoitzean zer egin dugun eta horri buruzko hausnarketak agertuko dira.

2014ko Urriaren 24a
Egindakoa
Gaur bloga nola sortu eta horren funtzio basikoak ikasi ditugu klasean.
Lehenik blogera nola sartu ikusi dugu, horren ostean bloga sortzeko lehengo pausuak jarraitu eta bloga ireki dugu. Bloga eginda zegoenean, sarrerak eta haien barruan txertatu ahal diren gauzak nola egin ikasi dugu gainera sarrera bakoitzari dagozkion etiketak jarri dizkiogu. Honekin amaitzean blogaren diseinuarekin hasi gara, hemen etiketak alde estatikoan nola jarri, ikaskideen blogak leku berean nola jarri eta tituluari argazki bat nola txertatu ikusi dugu.

Hausnarketa

Gaur irakaslearekin batera egon naiz "klasea ematen", eta azalpenak ematen nituen heinean ikusi dut nola batzuei zailago egiten zaien teknologiarekiko gauzak ikastea. Konturatu naiz oso azkar nindoala haiekin konparatuz eta haiek uler dezaten geldoago joan behar nintzela.
Asko gustatu zait nekien guzti hori besteekin konpartitzea eta haiek ulertzea lortu izana.

2014ko  Urriaren 30a
Egindakoa
Gaurko klasean Bloggerko perfila editatzen egon gara, gero klaseko ikaskideen blogetara joateko estekak jarri ditugu.
Gaur Feed-a erabiltzen ikasi dugu eta HTML-ko gadgetak jartzen ere.

Hausnarketa
Gaurko klaseari esker blogei buruzko gauza asko gogoratu ditut eta egunero erabiltzen dut feed-a blogean erabiltzen ikastea asko gustatu zait.

2014ko Urriaren 31a ostirala
Egindakoa
Gaur aurkespen bat egiteko informazioa bilatu dugu gero aurkespenerako mapa kontseptuala egin dugu informazioarekin.
Amaitzeko aurkespena egin dugu.

Hausnarketa
Gaurko aurkezpenari esker hobeto ikusi ditut blog baten erabilpenak eta ezaugarriak. Gainera blog mota asko ikusi ditut.

2014ko Azaroaren 13a osteguna
Egindakoa
Gaurko praktikako saioan Word-en hobeto maneiatzeko errepaso bat egin dugu ariketa batekin.
Errepaso honetarako hainbat pausu segitu ditugu eta hainbat gauza lortu behar izan ditugu: Estekak jarri, horri jausia txertatu, horri zuria txertatu...

Hausnarketa
Ariketa hauek egitea asko balio izan dit word-eko nire ezagutzak errepasatzeko, naiz gauza berriak ikasteko. Ikasi berri ditudan gauzetatik interesgarriena eskema egiteko tresna nola erabiltzea izan da, honi esker testua txukunagoa geratzen baita.

2014ko Azaroaren 14a ostirala
Egindakoa
Gaurko saioa taldeko lana hasteko erabili dugu, pare bat testu irakurri ditugu eta hauei buruz hitz egin dugu talde txikietan eta klase osoarekin. Testu hauek taldean lan egitean gertatu ahal diren gauza on naiz txarrak tratatzen dituzte.

Hausnarketa
Testu hauek gogoeta egiteko oso onak iruditu zaizkit. Nire gustokoena pasota eta jetena izan da, honetan gure bizitza normalean gertatzen diren gauzak eta aurkitu ahal ditugun pertsonak agertzen baitira.

2014ko Azaroaren 20a osteguna
Egindakoa
Saio honetan taldeka jarri gara berriro eta talde lanaren hurrengo urratsa egin dugu. Urrats hau eskola bateko egoeraren azterketa egitea izan da. Honetarako Popplet tresna erabili dugu, hau internetetik erabiltzen da ,honekin mapa kontzeptual bat egin dugu gero gure sites-era igotzeko.
Baita ere prestatu dugu gure kronograma pertsonala.

Hausnarketa
Beti eduki dut gogoko gauza berri eta erabilgarriak ikastea eta gaur Popplet zer den eta nola erabiltzen den ikasten oso pozik ibili naiz. Pena izan da bakarri erabili izana irudi bat hartzeko eta ez aurkezpen bat egiteko, baina etorkizunean egin beharko ditudan aurkezpenetarako erabili ahal izango dut.

2014ko Azaroaren 21a ostirala
Egindakoa
Gaur taldeko lanean ibili garen hirugarren eguna izan da. Klasearen hasieran, gaurko zeregina zein izango den azaldu ostean, bideo bat ikusi dugu IKTei buruz. Honen ostean, taldeko lanari ekin diogu egin beharreko urratsak jarraituz.

Hausnarketa
Bideoa izan da gaurkop klasean gehien nabari dena.

2014ko Azaroaren 27a osteguna
Egindakoa

Hausnarketa


2014ko Abenduaren 11a osteguna
Egindakoa

Hausnarketa


2014ko Abenduaren 12a ostirala
Egindakoa

Hausnarketa

No hay comentarios:

Publicar un comentario